ERROMANIKOA AL DA FROMISTAKO SAN MARTIN ELIZA?
 |
Ikasgaia: Hizkuntza Gizarte esparrua
Maila: DC
Egilea: Maria Luisa Díaz
2008-05-30
|
Hona hemen San Martin eliza, 1066.urtekoa , Bideko eliza erromanikorik lirainena dela esaten dute. Txikia da, ipuin batetik ateratakoa dirudi.
Erromesak gara Done Jakue Bidea egiten ari gara eta elizan sartuko gara. Bai, oso polita da, oso bitxia; baina, egia esan, Erromanikoari buruz zerbait gehiago jakingo bagenu, hobeto ulertuko genuke aurrean daukaguna eta bisita horretaz gozatzeko aukera askoz handiagoa izango litzateke.
Ea lan honen ondoren gai garen honako galdera honi erantzuna emateko:
ERROMANIKOA AL DA BENETAN FROMISTAKO SAN MARTIN ELIZA?
1. urratsa: Erromanikoaren jatorria eta adibideak.
Idatzi word dokumentu bat hemen agertzen diren galderei erantzuna emanez. Horretarako sartu ondorengo web orrietan:
2. urratsa. Arkitektura erromanikoaren oinarrizko elementuak
Beste dokumerntu word bat idatzi behar duzue. Datuak jasotzeko erabili dokumentu hau. Jarri izena irudi bakoitzari eta gorde karpeta batean gero erabili ahal izateko.
3. urratsa: Horma-irudia egin
Talde osoak, bikoteen ekarpenak aztertu eta horma-irudiaren zirriborroa diseinatu. Hauek dira muralean agertu behar diren elementuak.
o San Martin elizaren kanpoaldeko irudia.
Hemen duzu bat aproposa.
o Kanpoaldeko oinarrizko elementuen irudiak eta beren azalpena.
o San Martin elizaren barrualdeko irudi hauek:
1 ;
2 ;
3 ;
4 ;
5.
o Barrualdeko oinarrizko elementuen irudiak eta beren azalpenak.
o Erromanikoaren jatorria eta hedapenari buruzko azalpen testu bat.
o Arkitektura erromanikoaren adibide batzuen irudiak (4 gutxienez)
Horma-irudia bera egiten hasi baino lehen ezinbestekoa da taldekide bakoitzeko lana zehaztea:
o Koordinatzailea: bakoitzeko lana behatu, denbora kontrolatu, horma- irudia burutzeko ardura
o Idazkaria: Azalpen testua sortu eta idatzi
o Irudien teknikaria: Irudiak inprimatu, moztu eta itsatsi (kanpoaldekoak zein barrualdekoak)
o Kopiatzailea: Irudien azalpenak idatzi.
Orain zuen lana ebaluatzeko garaia iritsi da. Saiatu ahalik eta zuzenenak izaten.
| HASIBERRIA | ONARGARRIA | OSO ONDO | BIKAIN | 1. eta 2. urratsak (WORD DOKUMENTUAK) | Erantzun gutxi edo ez egokiak eman dira. | Erantzun batzuk bete gabe geratu dira eta lortutako informazioa ez da ongi ulertzen | Galdera guztiei erantzuna eman zaie eta informazioa nahiko osatua da | Galdera guztiak oso ondo bete dira eta informazioa zehatza eta ongi adierazita dago | 1. eta 2. urratsak (IRUDIAK) | Irudi gutxi edo desegokiak aukeratu dira. | Eskatutako irudiren bat falta da eta beste batzuk ez daude ongi aukeratuta. | Eskatutako irudi guztiak agertzen dira tamaina, definizioa eta egokitasuna zaintzen saiatuz. | Irudi guztiak oso ondo aukeratu dira tamaina, definizioa eta egokitasuna ongi zainduz. | 3. Urratsa (HORMA-IRUDIA) | Murala ez da txukuna. Irudiak falta dira,kokapena ez da zuzena eta testuek ez dituzte errespetatzen egitura, sintasia eta ortografia. | Irudi batzuk ez daude ondo kokatuta eta testuetan akats batzuk daude. | Murala txukuna da: irudiak ondo kokatuta daude eta testuak ondo idatzita daude. | Murala harmoniotsua eta txukuna da: irudiak oso egoki kokatuta daude eta testuek egitura,sintasia eta ortografia oso ondo errespetatzen dituzte |
|
Lana ebaluatu ondoren bakoitzaren inplikazioa aztertzeko garaia da. Ebaluatu zaitez.
| HASIBERRIA | ONARGARRIA | OSO ONDO | BIKAIN | TALDE LANEAN PARTAIDETZA ETA ELKARLAGUNTZA | Ez dut ia parte hartu. Ez dut ia ekarpenik egin. | Nire partaidetza puntuala izan da eta ekarpen gutxi egin dut. | Nire partaidetza nabaria izan da eta nire ideia eta ekarpen batzuk erabili dira. | Nire partehartzea funtsezkoa izan da taldean. Nik proposatutako ideiak eta ekarpenak interesgarriak eta erabilgarriak izan dira. |
|