Publizitatez inguraturik gaudela konturatu zara?

Pentsa ezazu atzo egunean zehar jaso zenuen publizitatean.
Nahiko ezta?
Horregaitik zertan datzan jakitea beharrezkoa dugu.
Publizitate enpresa bat gara eta
IRAGARKIAK SORTUKO DITUGU!
Geure herriko denda, enpresa, produktu, leku interesgarriak aurkezteko kanpaina bat egingo dugu.
Gure emaitza egokia izan dadin ideia orokor batzuk ezagutu behar ditugu; iragarkien helburuak, atalak, etab.

Behaketa ere oso inportantea da ere, egun hauetan ahalegindu zaitez inguruan dituzun iragarkietan fijatzen.
Jarduera batzuk egin beharko dituzu, baina hasi baino lehen WebQuestaren atal guztiak irakurtzea komeni zaigu.
Ohar zaitez (ebaluaketa atalean) baloratuko dugunaz.
Hauxe da jarraitu behar dugun prozesua:
1.- Taldeka antolatuko gara, hirunaka ala launaka. hurrengo rolen artean aukeratu beharko duzue:
Produktuaren jabea edo iragarkia enkargatzen duena.
Idazkaria.
Diseinatzailea.
Sortzailea.
Taldea elkarlanean arituko da emaitza egokiak lortzeko.
2.- Etxetik iragarki ezberdinak ekarri behar ditugu, egunkaritakoak, aldizkaritakoak etab.
3.- Aurkezpen honetan iragarkiei buruz oinarrizko informazioa ikusiko duzue eta laburpen bat egingo duzue, orri batean eskuz ala Word edo Writer erabiliz.
Iragarkiak
View more presentations from CEP Kontxa LHI.
4.- Ikusitakoa haintzat hartuz, ekarri dituzuen iragarkien behaketa egingo duzue, horretarako fitxa inprima dezakezue.
5.- Bideoan iragarki gehiago ikus ditzakezue, jarrai ezazue behaketarekin.
6.- Orain arte behatu dituzun iragarkiak berrikus itzazu ea desegokia den zerbait aurkitzen duzun, engainagarria den, emakumearen ikuspegia, arrazakeria... Testu batean bildu aurkitutakoa talde handian eztabaidatzeko.
7.- Ideia nahikoa izango duzue iadanik, zuen iragarkiak sortzeko, ezta?
Erabaki ezazue zer iragarriko duzuen, zer lortu nahi duzuen, zein izango da leloa, argazkia edo marrazkia egingo duzuen etab. (aurreko fitxa erabil dezakezue) eta zirriborro bat egin.
7.- Iragarkia word wdo writerren sortu eta blogean igo ezazue.
Hemen dituzu lana jorratzeko estekak
Iragarkiei buruz aurkezpena Slideshareen.
Iragarki ezberdinen bideoa.
Behaketa egiteko fitxa.
Legez kanpoko publizitatea.
Emakume eta gizonaren rola publizitatean.
Iragarki bat sortuko dugu!
Aurretik esan dugun bezala geure herriko denda, enpresa, produktu, leku interesgarriak aurkezteko kanpaina bat egingo dugu.
Erabaki ezazue zer iragarriko duzuen, zer lortu nahi duzuen, zein izango da leloa, argazkia edo marrazkia egingo duzuen etab. (aurreko fitxa erabil dezakezue).
Iragarkia sortu eta blogean igo ezazue.
Iragarkien lana guztion artean ebaluatuko ditugu hurrengo hauek kontuan hartuz.
Bikain | Ondo | Nahiko | gutxi | |
Itxura | Iragarkiaren diseinua oso atsegina da irudia, testua eta konposizioa behatuz. | Iragarkiaren diseinua atsegina da, irudia, testua eta konposizioa behatuz. | Iragarkia nahiko atsegina da baina oreka edota ordena falta zaio | Iragarkia txarto diseinaturik dago, desordenaturik dago eta ez da atsegina. |
Leloa | Leloa argia, gogorazterreza, berria eta bitxia da. | Leloa argia eta gogorazterreza da. | Leloa nahiko argia eta gogorazterreza da. | Leloa ez da argia ezta gogorazterreza. |
Informazioa | Beharrezko informazio nahikoa eta bakarrik ematen du, oso zehazki eta argi.. | Beharrezko informazioa bakarrik eta nahikoa ematen du. | Informazio eskaza ala gehiegizkoa ematen du. | Ez du behaarrezko informazioa ematen |
Irudia | Irudia (marrazkia ala argazkia) produktuaren oso irudi baiezkorra ematen du eta ikasleak egin du. | Irudia (marrazkia ala argazkia) produktuaren irudi egokia ematen du eta ikasleak egin du. | Irudia (marrazkia ala argazkia) produktuaren irudi egokia ematen du baina ez du ikasleak egin. | Irudiak ez du produktuaren irudi egokia ematen. |
Hartzailea | Hartzaile bezala produktua ezagutu dugu eta bere irudia asko hobetu da. | Hartzaile bezala produktua ezagutu dugu eta bere irudia hobetu da. | Hartzaile bezala produktua ezagutu dugu. | Hartzaile bezala ez dugu produktua oso argi. |
Lortu dugu! Egun batzuetan publizistak izan gara!
Herriko publizitate kanpaina egin dugu eta jende gehiagok ezagutuko du herria eta geure leku, enpresa eta produktuak.
Hemendik aurrera publizitatearekin kritikoak izatea dugu helburu.
WebQuest hau CEP Kontxa LHI ikastetxeko 6. mailako ikasleentzat sortu dugu.






