Sarrera
New Yorken, 1948ko azaroaren 29an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Palestinako lurraldea honela banatzea bozkatu zuen: judutar estatu bat sortzea (lurraldearen % 56, biztanleen % 33rentzat), eta arabiar estatu bat (lurraldearen % 44, biztanleen % 67rentzat); eta Jerusalem nazioarteko kontrolaren menpe uztea. Gerora, armek eta Israelen botereak beste errealitate bat ezarri zuten.
El Pais egunkariak, 2009ko urtarrilaren 11n, Mario Vargas Llosa idazlearen Gazan hil (Morir en Gaza, jatorrizko bertsioan) artikulua argitaratu zuen, Israelek Gaza inbaditzen zuen bitartean. Hona hemen zer zioen: “(...) neure buruari galdetzen diot ea herri batek garatzeko eta modernizatzeko aukera izango lukeen, Gazako jendeak bizi den egoeran.
Nik neure begiekin ikusi dut, eta nazkatu eta asaldatu egin nau hango miseria itzelak. Lanik gabe, etorkizunik gabe, bizi-lekurik gabe, errefuxiatu-esparru estu eta zikinetan, edo zaramaz beteriko hiri gainpopulatuetan, bizi eta itzali egiten dira familia palestinarrak; eta etorkizunik gabeko bizitza horri amaiera emango dion heriotzari itxaroten diote. Hango haur, zahar eta gazte gaixoek nazien Europan juduek ghettoetan pairatu zuten hilzori moduko luze eta ankerra bizi dute. Eta haiek dira, hain zuzen ere, egunotan Israelgo ehiza-hegazkin eta tankeek sarraskitzen dituztenak.”
Nazio Batuen ebazpenetik Vargas Llosaren artikulura hirurogei urte luze igaro dira, eta Palestinako gatazkak konponbiderik gabe jarraitzen du. Zuek kazetariak zarete. Palestinan zaudete, eta, erreportaje batzuen bidez, gatazkaren kausak, bilakaera, protagonistak, berorien jarrerak eta biztanleriaren oinazea ezagutarazi nahi dizkiezue irakurleei.
Ataza
Taldeka banatuko zarete lan egiteko. Talde bakoitza, Euskal Herriko bere publikoari Palestinako gatazkari buruzko erreportajeak bidaltzen dizkion kazetaria da.
Erreportajeok honako galdera hauei erantzun behar diete:
- Non dago Palestina? Non Israel? Nor bizi da batean eta bestean? Zein dira lurralde horietako natur baliabideak?
- Zer zen Palestina historikoa? Nor bizi zen han?
- Zer da Sionismoa? Noiz sortu zen? Zer helburu zuen? Zer defendatzen du gaur egun?
- Noiz sortu zen Israelgo estatua? Non sortu zen? Zer ondorio izan zituen Palestinan bizi zen biztanleentzat?
- Nolako zatiketa erabaki zuen NBEk Palestinarentzat?
- Zein izan ziren 1948ko gerraren eta Sei Eguneko Gerraren ondorioak?
- Zer da Palestina Askatzeko Erakundea (PAE)? Noiz sortu zen?
- Zer da Intifada? Noiz izan zen lehenengo Intifada? Zergatik?
- Zer erabaki zen Osloko Itunetan? Nor izan ziren protagonistak?
- Zergatik egin zuten porrot Osloko Itunek?
Talde bakoitzak CD batean emango dizkio irakasleari Word-en edo PowerPoint-en egindako erreportajeak. Testuak, irudiak animazioak... erabil ditzakezue. Halaber, talde bakoitzak irakaslearekin adostutako jarduera baten aurkezpena egingo du gelakide guztien aurrean, horretarako proiekzio-kanoia erabiliz.
Prozesua
Taldearen antolaketa
· Hiruko taldeak eratuko dituzue.
· Talde bakoitzak jarduera bakoitzeko erreportaje bat prestatu behar du, testuak eta irudiak erabiliz (harira badatoz, grafikoak, mapak,etab.). Horretarako, hemen dituzuen Interneteko baliabideak erabili behar dituzue.
· Funtsezkoa da taldean ondo antolatzea: azpigaiak banatu, informazioa bilatu, eta zirriborroa egin taldean aurkezteko, eztabaidatzeko, eta behin betiko itxura emateko.
· Aurrekoaz gain, talde bakoitzak proiekzio-kanoiaz egiteko aurkezpen bat prestatuko du, aldez aurretik irakaslearekin adostu duen jarduera bati buruz.
Saioak
· Sei eskola-saio izango dituzue ataza burutzeko, eta beste bi aurkezpenak egiteko.
Jarduerak
1. Jarduera: Palestina eta Israel mapetan |
Bilatu, eta azaldu honako mapa hauek: Palestina, Israelgo estatuaren aldarrikapenaren aurretik; NBEren zatiketa-plana; Israel eta Palestina gaur egun. |
http://www.mundoarabe.org/mapaspales.htm http://www.bbc.co.uk/spanish/especiales/moriente_mapas/2.shtml http://www.arabe.cl/palestina.html http://www.hiru.com/historia/historia_08900.html |
2. Jarduera: Palestina eta Israeli datutan |
Bilatu eta eman itzazue, taula batean, honako datu hauek: Israelgo eta lurralde palestinarreko azalera, biztanleria, jaiotza-tasak, bizi-itxaropena, per capita BPG, langabezia, hizkuntzak, erlijioak...Eta egin itzazue, harira etorriz gero, herrialde bion datuak konparatzeko diagrama zirkularrak. |
http://www.nodo50.org/palestina/intropal.htm#cuadro http://redescolar.ilce.edu.mx/redescolar/act_permanentes/historia/html/conflicto_palestina/ennumeros.htm |
3. Jarduera: Gatazka baten kronologia |
Egin ezazue ardatz kronologiko bat, eta kokatu bertan Palestina eta Israelen arteko gatazkaren unerik esanguratsuenak. |
http://www.hiru.com/historia/historia_08900.html http://www.cinu.org.mx/temas/palestina/linete.htm http://www.elinconformistadigital.com/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=118 |
4. Jarduera: Fotografia-erreportajea, gatazkari buruz |
Aukeratu sei argazki, palestinarren bizimoduari buruzkoak, eta azaldu bakoitzaren esanahia. |
http://www.cinu.org.mx/temas/palestina/imagenes_indice.htm http://www.nodo50.org/csca/palestina/intifada_img-00-01.html http://www.nodo50.org/csca/agenda06/palestina/imagenes_5-05-06.html http://argentina.indymedia.org/news/2006/07/422934.php |
5. Jarduera: Gatazkaren protagonistak |
Sionismoa, Palestina Askatzeko Mugimendua (PAM), Hamas eta Intifada zer diren azaldu. Mugimendu horietako protagonisten argazkiak bilatu. Halaber, azaldu nazioarteko komunitatearen jarrera gatazkaren aurrean; bereziki, AEBen jarrera. |
http://eu.wikipedia.org/wiki/Sionismo http://www.hiru.com/historia/historia_08900.html |
6. Jarduera: Norenak dira Palestinako lurra eta ura? |
Idatzi goiko izenburu hori duen artikulu bat. Artikuluan, egin erreferentzia Israelgo Itzultze Legeari, juduen hedatzeari Jerusalemen, juduek Zisjordanian ezarritako kolonien arazoari eta bertan eraikitzen ari diren murruari (testuaz gain, erabili ere argazkiak eta mapak). |
http://www.komiteinternazionalistak.org/phocadownload/pdf/nakba.pdf http://www.bbc.co.uk/spanish/especiales/moriente/index.htm http://www.bbc.co.uk/spanish/especiales/moriente_mapas/6.shtml http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/international/newsid_7920000/7920954.stm http://es.wikipedia.org/wiki/Ley_del_Retorno |
7. Jarduera: Bakea ezinezkoa al da? |
Azaldu 1993an Oslon izan zen bake-saioa: protagonistak, akordioak… Aztertu Osloko Itunen porrotaren kausak. Taldean eztabaidatu, eta proposatu bake-proiektu bat. |
http://www.komiteinternazionalistak.org/phocadownload/pdf/nakba.pdf |
Gainera, honako baliabide hauek ere erabil ditzakezue:
- http://eu.wikipedia.org/wiki/Israelgo_historia
- http://eu.wikipedia.org/wiki/Palestina
- http://eu.wikipedia.org/wiki/Palestinako_historia
- http://www.publispain.com/revista/conflicto-palestino-israeli.htm
Ebaluazioa
Hona hemen ebaluazio-irizpideak:
|
Ondorioak
Ataza amaitu eta gero, honako hauek argi eduki behar dituzue:
- Israel eta Palestina non dauden.
- Herrialde bakoitzeko biztanleriaren desberdintasunak (demografikoak, ekonomikoak, kulturalak...).
- Palestina eta Israelen arteko gatazkaren kausak (lurraldeari dagozkionak: Israelek lurralde palestinarrez jabetzea; historikoak eta kolonialak: Israelgo estatuaren sorrera; etnikoak eta erlijiosoak: juduak, musulmanak, kristauak; baliabideei dagozkienak: ura).
- Bakearen bideak dituen arazo nagusiak (juduen koloniak, errefuxiatu palestinarren itzulera, Jerusalem-en estatusa).





