ENERGIA ELEKTRIKOAREN EKOIZPENA ETA GARRAIOA

ENERGIA ELEKTRIKOAREN EKOIZPENA ETA GARRAIOA

 

 

ENERGIA EKOIZPENA ETA GARRAIOA.

 ZENTRAL ELEKTRIKOAK

 

 

EGINKIZUNA

 

Energia ekoizten jarduten duten enpresa desberdinetako exekutiboak zarete. Energia eta Industria Departamenduak eraiki nahi du energia elektrikoa ekoiztuko duen zentral elektriko bat.

 

Herri honek ez du inongo mugarik bere energia iturriei buruz, ze ikatza, petrolioa, gas naturala, material erradiaktiboak,etab. baititu. Horretaz gain, eguzki ordu asko daude urtearen zehar, eta ur jauzi  anitzak ditu, baita haizea etengabe jotzen duen kilometro kosta ugari ere.  Beraz naturak eskaintzen duen energia iturri ugari eta anitzak.

 

Industria eta Energia saileko arduradunek  txosten bat behar dute, erabakitzeko zer energia iturria erabili.

 

Zuen lana zera da:  aurkezpen bat egin behar duzue Energia eta Industria batzordeko arduradunen aurrean, zure enpresak eraikitzen duten zentral energiari buruz. Konbentzitu behar dituzue zuen zentralak eraikitzeak dituen  alde honak eta bentajak.

 

Batzorde hori, zuen irakaslea eta beste ikaskide artean osatuta egongo da.

 

Aurkezpenerako bideo proiektore bat erabili, aurkezpenetarako programa bat erabiliz.

 

Hurrengo atalean (prozesua) aurkituko duzue zehatz mehatz zertan datza zuen aurkezpenaren eginkizuna eta aipatu behar dituzuen atalak.

 

Informazioa bilatzeko “internet” erabiliko duzue. “Baliabide” atalean aurkituko duzue web orri batzuk, behar duzuen informazioa aurkitzeko.

 

Ikusten duzuenez ordenagailua bi eginkizunetarako erabiliko behar dugu. Alde batetik informazioa bilatzeko, eta bestetik aurkezpena egiteko. Erabili dezakezue Power Point programa, edo baita ere Open Office-eko aurkezpen programa.

 

 

PROZESUA
 
  1. Proiektua bi ikasleen artean egingo da, ordenagailu berdinean egongo direnak. Irakasleak aukeratuko ditu lan taldeak.
  2.  Lan hasi aurretik irakasleak azalduko du elektrizitatea lortzeko diagrama orokorra
  3. Talde bakoitzak landu beharko du segidan azaltzen den gaien artean bat. Irakasleak aukeratuko du lan-talde bakoitzak landu beharko duen gaia.
  4. Atal bakoitzean zentral elektriko bakoitzari buruzko ikerketa egin beharko duzue. Bakoitzak dagokiona.
  5. Behin jakinda bakoitzari dagokion gaia, horri buruz informazioa bilatu beharko da. “Baliabide” atalean, azaltzen da informazio iturri desberdin, non aurkituko duzuen gaia jorratzeko behar duzuen informazioa.
  6. Informazioa, bilatuz gain, aukeratu eta antolatu egin behar da. Ez du balio “moztu eta itsatsi”. Aipatzen dituzuen kontzeptu guztiak azaltzeko gai izan behar zarete. Ez jarri ulertzen ez dituzuen gauzak edo hitzak.
  7. Behin informazioa lortu eta gero, aurkezpen programaren erabilpena ikusiko dugu.
  8. Gai bakoitzak duen gidoia jarraituaz egingo duzue aurkezpena.
  9. Bukatzeko, gela aurrean azaldu beharko duzue gaia, ordenagailua eta bideo erretroproiektorea erabiliz. Lan taldeko partaide guztiak hartu behar dute parte aurkezpenean.
GAIAK
  1. Ikatzezko zentral termikoak
  2. Petroliozko zentral termikoak
  3. Ziklo konbinatuko zentral termikoak (gas naturala)
  4. Zentral nuklearrak
  5. Eguzki zentral termikoak
  6. Zentral eolikoak
  7. Eguzki zentral fotovoltaikoak
  8. Itsas zentral elektrikoak
  9. Energia geotermikoa
  10. Energia elektrikoaren garraioa
 

 

 Euskal Energia Erakundea (EEE) sortutako web orria.

Bertan azaltzen dira energiari buruzko azalpenak

Zentral mota desberdinen funtzionamendua ikusteko klikatu: “ikasgela didaktikoa / Nola funtzionatzen du?”  orrian sartu ondoren

 

http://www.eve.es/index_fe.asp

 

 Euskal erkidegoan dauden energia azpiegiturak ezagutzeko nortzuk diren sakatu: Energia euskakin/ Energia azpiegiturak, behin orrian sartu ondoren, eta aukeratu dagokion energia mota.

 

 

http://www.eve.es/index_fe.asp

 

 Energia guztiak lantzeko orrialdea. Orri hau teknologia ikasleentzako zuzendutako web orria da. Gaztelaniazko orria da, beraz hortik erabili nahi duzuen informazioa euskaratu beharko duzue.

TOKI ALAI ikastetxea orri honen harpideduna da, eta bertan sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitz bat erabili behar dira:

 

         Erabiltzailea (usuario):        toki-alai bhi

         Pasahitza ( contraseña) :    492603

 

Energiaz gain, teknologiari buruzko  beste gauza pila bat aurkitu dezakezue, jolastu eta ikasi ahal izateko.

Energia gaia lantzeko, behin sartuz gero klikatu “miniunidades / energia”

 

http://www.tecno12-18.com

 

 Euskalerria erabiltzen den ikatzaren jatorria

 

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2008/08/28/economia/gipuzkoa/d28gip40.1226231.php

 

 Ikatz Zentralen alde onak eta txarrak

 

http://es.wikipedia.org/wiki/Central_termoel%C3%A9ctrica

 

 Ikatz ustiategietan arriskuak eta gaixotasunak.

 

http://greenpeaceblong.wordpress.com/2008/10/06/cuando-hablamos-de-carbon-tambien-hablamos-de-vidas/#comment-1617

 

 

 Euskalerriko zentral termikoak. Isurpenak.  Greenpeace.

 

http://www.greenpeace.org/raw/content/espana/reports/las-centrales-termicas-en-eusk.pdf

 

 Petrolioaren ustiapena

 

http://www.eve.es/index_fe.asp

 

 La ruta de la energía. Zentral desberdinen azalpenak. Lehengaiak, ekoizpena, garraioa eta ingurumenari egiten dion eragina.

 

http://www.larutadelaenergia.org/mapa.asp?v=25&b=0

 

 Uranioa. Zer da?

 

http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/energia_y_ciencia/2005/08/02/144179.php

 

 

 Santa Maria Garoñako zentral nuklearra

 

http://eu.wikipedia.org/wiki/Santa_Maria_de_Garo%C3%B1ako_zentral_nuklearra

 

 Energia Nuklearraren eztabaida

 

http://revista.consumer.es/web/eu/20070601/medioambiente/71688.php

 

 

 Indar elektrikoaren garraioa. Mapa

 

http://www.ree.es/transporte/pdf/mapa_transporte_peninsular_2008_v2.pdf

 

 

Energia geotermikoa:

 

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=1626

 

 

http://irati.pnte.cfnavarra.es/iturrpro/aldizkaria/blogs/media/users/admin/e_geotermikoa.pdf

 

 

http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/energia_y_ciencia/2004/11/19/140175.php

 

http://eu.wikipedia.org/wiki/Energia_geotermiko

 

 

http://www.zientzia.net/informazioa/elhuyar/2005/212/Pdf/A212_O50-54.pdf

 

Iñaki Irazabalbeitiak Mutrikuko zentralari buruz argitaratutako informazioa.

 

http://caminos.datamina.net/eu/Profesion/Obras/antiguas/puertomutrikucentraloleaje

 

Mutrikuko zentralari buruzko informazioa

 

http://www.gurelur.org/eolika.htm

 

Zentral eolikoaren eragozpenak

 

http://www.idae.es/index.php/mod.documentos/mem.descarga?file=/documentos_EL_SOL_PUEDE_SER

 

Energia fotovoltaikoa

 

http://www.idae.es/index.php/mod.pags/mem.detalle/idpag.16/relcategoria.1021/relmenu.41

 

Energia berriztagarriak

 

http://redenergetica.com/

 

Energia desberdinak

 

http://www.vestas.com/es/energ%C3%ADa-moderna/aprender-del-viento/funcionamiento-de-los-aerogeneradores

 

Energia eolikoa

 

 

Segidan gogorazten dizuet aurkezpenak izan behar dituzten hainbat ezaugarri:

  •   Gogoratu aurkezpenak diseinu koherentea behar duela izan. Horrek esan nahi du denek hondoa berdina izan behar dituela, eta ez duzuela erabili behar letra desberdin  asko (2 asko jota). Erabili ondo irakurtzen uzten dituzten koloreak.

 

  •   Oso garrantzizkoa da irudiak eta eskemak erabiltzea. Badakizue: ” irudi bat hitz anitz baino gehiago balio duela”. Hauek errekurtso atalean aipatzen diren web orrietan lortu ditzakezu.

 

  •   Hobe da eskema garbi bat erabiltzea, testu luze bat baino.

 

  • Saiatu zaitezte informazioa modu garbi eta ulergarri moduan jartzea. Erabili beharrezkoak iruditzen zaizuen diapositiba kopurua.

 

Ebaluaketa fitxa

 

Industria eta energia zuzendaritza saileko kide zara, eta hurrengo ebaluaketa fitxa bete behar duzu. Egingo den balorazioaren arabera erabakiko da ze zentral mota da egokiena eta ze enpresa arduratuko den zentral elektriko bat eraikitzeaz.

 

Galdera bakoitza baloratu behrdo duzue gidoi honen arabera:

 

1.      Ez, ez naiz ezertaz jabetu

2.      Ez

3.      Gutxi gora-bera

4.      Nahikoa

5.      Bai, erabat

 

Enpresaren izena

 

Azalpena

 

Garbia izan da azalpena?

 

Talde kide guztien dute parte-hartzea  orekatua izan da?

 

Ondo ulertu da saldu nahi diguten zentral elektrikoaren  ezaugarriak

 

Garbi utzi al dute zentral hauek dituzten abantailak eta desabantailak?

 

 

 

Aurkezpena

Aurkezpena ordenatua izan al da?

 

Erabilitako irudiak esanguratsuak al dira aurkeztu nahi dutenarekin?

 

Testua garbia al da eta ondo ulertzen al da?

 

 

 

Kontratatuko al zenuke enpresa hau, proposatzen duten zentrala eraikitzeko?

 

 

Ebaluaketa fitxa

 

Industria eta energia zuzendaritza saileko kide zara, eta hurrengo ebaluaketa fitxa bete behar duzu. Egingo den balorazioaren arabera erabakiko da ze zentral mota da egokiena eta ze enpresa arduratuko den zentral elektriko bat eraikitzeaz.

 

Galdera bakoitza baloratu behrdo duzue gidoi honen arabera:

 

1.      Ez, ez naiz ezertaz jabetu

2.      Ez

3.      Gutxi gora-bera

4.      Nahikoa

5.      Bai, erabat

 

Enpresaren izena

 

Azalpena

 

Garbia izan da azalpena?

 

Talde kide guztien dute parte-hartzea  orekatua izan da?

 

Ondo ulertu da saldu nahi diguten zentral elektrikoaren  ezaugarriak

 

Garbi utzi al dute zentral hauek dituzten abantailak eta desabantailak?

 

 

 

Aurkezpena

Aurkezpena ordenatua izan al da?

 

Erabilitako irudiak esanguratsuak al dira aurkeztu nahi dutenarekin?

 

Testua garbia al da eta ondo ulertzen al da?

 

 

 

Kontratatuko al zenuke enpresa hau, proposatzen duten zentrala eraikitzeko?

 

 

W3C CSS W3C WAI-A WCAG 1.0 
términos de uso | política de privacidad | contacto

© 2007. Elkarrekin. Todos los derechos reservados