lanbideak aztertzen

lanbideak aztertzen

 

 

Lanbideak aztertzen

 

Handitzen zarenean zer izan nahi duzu?

 

Haurtzaroan erantzunak irudimen handikoak izaten dira: nork ez zuen suhiltzaile, aktore, astronauta, abeslari edo lehendakaria izan nahi?

Baina, orain, “handia” izateko gutxi falta zaizunean, ez da hain erraza erantzutea, ezta?

       

 

DBH bukatzen ari zara eta, datorren ikasturterako zer aukeratu erabaki baino lehen, galdera honi buelta batzuk emanez, gaiari buruz pentsatzea merezi du:   “Zer izan nahi dut?”

 

Orain arte ikasketa-ibilbidean ez duzu zalantzarik izan: dena argi zegoen, baina hemendik aurrera bide   bat baino gehiago duzu aukeran.  Bide horiek guztiek helmuga bera dute:  lana  eta  milaka lanbide  lanerakoZein izango da zurea?

 

               Bidegurutzetan nondik jo erabakitzeko, nora iritsi nahi den jakiteak asko laguntzen du.

Goazen, bada, lan mundua arakatzera. Hasteko prest? 

 

                           

Lanbide bati buruzko informazioa jaso ondoren, lan-elkarte baten partaidea izango zara eta, zure elkartekideekin batera, zuk aukeratutako lanbideari buruzko aurkezpena egin beharko duzu. 

 Horretarako:

Zure interesak kontuan hartuta lanbide bat aukeratu behar duzu lehenengo.Tutoretzan gaia oraindik ez baduzu landu, hori izango da egin beharreko lehendabiziko gauza: galdetegi bat bilatu eta zein den gehien gustatzen zaizun arloa zehaztu, horri lotutako lanbideen artean bat aukeratzeko. Baliabideen atalean  horretarako laguntza aurki dezakezu.

 

 

Aukeratutako lanbideari buruzko informazioa bilatu beharko duzu:

  •  Deskribapena. Zertan dihardute? Lan baldintzak: jendearekin egon behar den, makinak maneiatu behar diren, lana kanpoan edo barruan egiten den, bidaiatu behar den, atzerrira joan, beste hizkuntzak jakin behar diren...
  • Ikaslearen profila. Zein gaitasunak dira lagungarria/beharrezkoa lanbide horretan ondo ibiltzeko?
  • Prestakuntza. Zer ikasi behar da hautatutako lanbidean aritzeko? Non egiten dira ikasketa horiek? Ba al dago sartzeko baldintzarik: gutxieneko notarik, proba berezirik egiteko beharrik...?
  • Lan aukerak. Lanik ba al da? Zenbat kobratzen dute batez beste langileek?
  • Iritzi pertsonala. Gustatzen al zaizu lanbide hori? Zein alde onak eta zein txarrak ikusten dizkiozu? Soldata eta lan baldintzak egokiak al dira zuretzat nahi duzun bizimodurako? Zergatik aukeratu duzu lanbide hori?

Informazioa jaso ondoren beste ikaskideek zer aukeratu duten aztertu eta lan-elkarte bat osatzeko egokiak izango diren hiru/lau bilatu, esaterako: osasun zentro bat sortzeko fisioterapeuta, dietetikan aditua eta entrenatzailea beharko dira; jatetxea zabaltzeko sukaldaria, taberna-laguntzailea eta administraria...

Taldean lan-elkartearen aurkezpena egin ondoren, ikasle bakoitzak aukeratutako lanbideari buruzko informazioa ere azalduko du.

 

 

 

                        
Lan pertsonala
 
1
Lan-interesak kontuan hartuta, lanbide bat aukeratu.
 
2
Lanbide horri buruzko informazioa jaso.
 
3
Beste ikaskideen aukeraketen artean zurearekin osagarriak izan daitezkeenak identifikatu eta ikasle horiekin lan-elkarte bat osatu. (Taldeak ondo funtzionatzeko 4 partaide baino gehiago ez izatea komeni da)
 
Taldean
 
4
Lan-elkartean informazioa osatu eta aurkezpena nola egingo duzuen erabaki, lanak bananduz.
 
5
Aurkezpena egin: lan-elkartea aurkeztu ondoren, ikasle bakoitzak bere lanbideari buruzko informazioa emango du eta baita iritzi pertsonala ere; lan-elkartean zein funtzioak beteko dituen ere argituko du.
Aurkezpena errazteko Power-Point edo bestelako baliabide digitalak erabili daitezke.

 

 

         On line 

http://www.eligeprofesion.org/pro_002.asp?ipag=12
Ez badakizu zein lanbide aukeratu web honek zure interesak argitzeko galdeketa bat eskaintzen dizu. Lanbideei buruzko informazioa ere aurkituko duzu bertan.

www.lanbide.net
Euskal Enplegu Zerbitzuko orri honetan ere lanbideak aukeratzeko beste bide bat duzu. Lanbideei buruzko informazioa emateaz gain, lana bilatzeko ere balio du.


www.euskadi.net/lanbidez
Lanbide Heziketari buruzko informazioa aurkituko duzu honetan: titulu bakoitza zein funtzio betetzeko balio duen, lan-baldintzak... 2006an ikasketak bukatu zutenen lan-ezarpena ere badago.


www.educacion.es
Unibertsitateko ikasketak, lanbide heziketa, kirola edo artearen ikasketei buruzko informazioa aurkituko duzu horretan.


www.infoempleo.com
Lan eskaintzak aztertzeko oso aproposa da: enpresak zer eskatu eta zer eskaintzen duen, lanpostuarekin lotutako formakuntza...


www.dices.com
“Guía de Carreras y Estudios Superiores” eta beste gida batzuk aztertu edo deskargatzeko aukera duzu.



http://www.educaweb.com/estudios.html
Bilatzaile horrek informazio baliagarria emango dizu edozein ikasketei buruz.

Bestelakoak

Aldizkariak:
 Liburuak:
  • DICES 2007-20008. Guía de Carreras y Estudios Superiores
  • Todos los estudios y carreras. Edit. Planeta, 2008
  • Guía completa de estudios y carreras. La esfera de los libros, 2006
  • Informe Infoempleo 2008. Oferta y demanda de empleo cualificado en España
  • Elige tu futuro. Edición 2008-09 (5 liburu)
 
Inguruko pertsonak (familia, bizilagunak, ezagunak...): elkarrizketak
 

 

  • Aukeratutako lanbideari buruzko informazioa jasotzeko fitxa (hemen klikatu) osatu behar duzu.

  • Lan-elkartea osatu ondoren, aztertutako lanbideei buruzko azalpena elkartekideekin prestatu eta egin, bai taldearena eta bai norbanako lanbideari buruzkoa ere.

 

 

                 

Egindako lana baloratzerakoan kontuan hartuko dira bai lan pertsonala eta baita taldekoa ere.

20 puntu lor ditzakezu, modu honetan bananduta

 

 Lan pertsonala

 10 puntu (puntuazioa zeuk ipiniko duzu, tutorearekin adostuta)

 

 Azalpena

 5 puntu (zure lan-elkartekoak ez diren beste ikasleen artean adostuko dute)

 

Talde lana

 5 puntu (lan-elkartekideen artean adostuko duzue)

 

 

Egin duzun lanaren bidez lan mundura gerturatu zara. Orain hobeto ezagutzen dituzu zenbait lanbide,

batez ere zure lan-elkartekoak prestatutakoak, baina baita beste taldeek aurkeztu dituztenak ere.

 

Gainera, informazioa bilatzen gehiago trebatu zara, eta lanarekin edo ikasketekin zerikusia duten zenbait

web-orri ezagutu dituzu.  

 

Agian orain hasieran baino baldintza hobean egongo zara hasierako galdera hari erantzuteko:           

“Zer izan nahi dut?”

 

Eta oraindik ez badakizu, lasai, bidean zaude eta.

            Ez al zaizu hala iruditzen?             

                                                                                                                                       

 

W3C CSS W3C WAI-A WCAG 1.0 
terms of use | privacy policy | contact

© 2007. Elkarrekin. All right reserved