Oraingoan, animaliei buruzko lan bat egingo dugu, baina horretarako, ordenagailua erabiliko dugu, teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna sustatzeko. Webquest-altxorraren bila bat prestatuko dugu, haurrek animaliei buruz jakin nahi duten galderekin, eta animaliei buruzko web-gune batzuen iruzkinak txertatuko ditugu, beraiek bertan informazioa jaso dezaten. Horretaz gain, CDROM bat ere erabiliko dugu. Lan honetarako, irakaslearen laguntza izango dute haurrek.Bukatutakoan, gehien gustatu zaien animaliaren aurkezpena egingo dute besteen aurrean.
-Nolakoa da?
-Zer jaten du?
-Non bizi da?
-Nola ugaltzen da?
-Zein taldekoa da?
www.elkarrekin.org/taxonomy/term/228/all
www.donostia.org/gliburu.nsf/pages/03animales.htm
www.mister-wong.es/tags/animaliak/
-Zein da gehien gustatu zaizun animalia?
-Zergaitik?
-Ea ordenagailua gero eta era autonomoagoan erabiltzen duen.
-Ea identifikatzen dituen ingurune hurbileko eta urruneko berezko zenbait animalia eta haien ezaugarri batzuk ere.
-Ea dakien izaki bizidunei oinarrizko beharrak ukatzeak haiengan zer ondorio dituen.
Web-gune ezberdinak, Animaliak CDROM a Elhuyar.





