KLIMA ALDAKETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAREN 3. edo 4. WEBQUESTa

KLIMA ALDAKETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAREN 3. edo 4. WEBQUESTa

Lurraren sorreratik hona, hau da orain dela 4.500 milioi urtetik hona lur planetaren klimak aldaketak jasan ditu, baina azken urteetan aldaketa hauek azkarrago gertatzen ari dira eta ere ondorio latzagoak dituzte planetan.

Badirudi mundu mailako akordio bat dagoela arazo honen aurrean zerbait egiteko, salbatuko gaituzte nazioarteko Kyoto bezalako hitzarmenek? Edo hasi beharko genuke geure kasa zerbait egiten gure etxe, ikastetxe eta hirietan?

Zeuek erabaki.

 

 

 

 

 

 

Webquest honetan klima aldaketaren arazoaren oinarria eta zergatia ezagutuko duzue, baita ere gure eskura dauden hainbat soluziobide. Talde txikietan elkartu eta ikastetxean eta herrian klima aldaketari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat antolatuko duzue, bertan neurriak proposatuz klima aldaketaren eragina mugatu ahal izateko.

Irudi erakargarriak aurkitu edo atera eta esloganak edo esaldi erakargarriak asmatu beharko dituzue eta gero horma irudiak konposatu ikaskideak, irakasleak, guraso eta bestelako bisitariak motibatzeko.

Baina horma irudiak ipini baino lehen baimena eskatu beharko diozue zuzendariari, kanpainaren beharra eta arazoaren larritasuna ondo azalduz.

 

 

Betebeharra egin ahal izateko hirunaka ipini, talde bakoitzak ordenagailu bat duelarik. Talde bakoitzak horma irudi bat prestatu behar du eta bere edukiaz laburpentxoa idatzi, baina guztien edukiaz jabetu beharko zarete guztiok. Gero 6 ekintzan talde ezberdinetan banatuko zarete eta horietan jende ezberdinari gutunak idatzi beharko diezue kanpainaren berri emanez.
Errotulkiak, paper zuriak eta kartulina handiak beharko dituzu hiruko talde bakoitzeko eta argazki makina digitala talde osorako
 
Webquest hau 8 ordutan burutu daiteke, horietako 5 ordenagailuarekin lanen hiruko edo lauko taldetan. Ordu beteko saio bat ikastetxetik zehar ibilbide bat egiteko beharko duzue klima aldaketarekin zerikusirik dituzten aztarnak identifikatu ahal izateko. Beste ordu beteko saio baten horma irudiak egingo dituzue.
Gero 30 minutuko saio baten taldeka erakusketaren edukia esplikatuko diezue ikaskideei, irakasleei edo beste bisitariei (familiak, komunikabideak, etab.).
Azkenik beste 30 minututan ebaluazio-galdetegi bat betetzeko erabili beharko duzue, zeinek ebaluazio orokorrean 3 . esparrua betetzeko balioko dizuen.
1 EKINTZA: Klima aldaketari buruzko bideoa
 
Webgune horretan dagoen klima aldaketari buruzko bideoa ikusten duzuen bitartean, beheko koadroan bertan agertzen diren klima aldaketaren definizioa, zergatiak, ondorioak eta soluziobideak (nazioarteko akordio politikoa zein pertsonalak) apunta itzazue.

KLIMA ALDAKETA
DEFINIZIOAK
 
 
ZERGATIAK
 
 
ONDORIOAK
 
 
NAZIOARTEKO HITZARMENAK
 
 
SOLUZIOBIDE PERTSONALAK
 
 

 
2. EKINTZA: Koadroa osotzen
Beheko Eusko Jaurlaritzako webgunean 1. ekintzan betetzen hasi zareten koadroa osotzeko informazio gehiago aurkituko duzue. Erabili itzazue informazio gehiago jasotzeko. Baita ere gero horma irudietan erabil ditzakezuen hainbat argazki interesgarri eskura ditzakezue.
Webgune horretan ere “Berotegi efektua esplikatzen duen irudi eskematikoa dago. Irakurri itzazue nola gertatzen den efektu hori, labur itzazue informazioa eta beheko irudia esplikatzeko erabili.
 
 
3 EKINTZA: Irudien bilduma
Webgune honetan sentsibilizazio kanpaina burutzeko beharko dituzuen irudi interesgarri, eskema, esaldi eta definizio interesgarriak aurkituko dituzue. Gorde artxiboetan: esaldi erakargarriak, irudiak, definizioak, zergatiak, ondorioak eta soluziobideak.
Soluziobideak taldekatu: 1: elektrizitatea; 2: berokuntza; 3: isolamendua; 4: garraioa; 5: berdeguneak eta biodibertsitatea; 6: hondakinak eta birziklaia; 7: material eta baliabideen kontsumoa (papera, adibidez) eta 8: ura.
 
4 EKINTZA: Sentsibilizazio kanpaina antolatzen
Kanpaina prestatzeko irudi gehiago aurki ditzakezue webgune honetan. Orain horma irudiak egiteko unea iritsi da.
 
Talde bakoitzari dagokion horma irudia banatu: 1: klima aldaketaren arazoa; 2: berotegi efektua; 3: klima aldaketaren zergatiak; 4: ondorioak; 5: soluziobideak: elektrizitatea, berokuntza eta isolamendua; 6: soluziobideak: garraio iraunkorra; 7: soluziobideak: hondakinak eta birziiklaia eta 8: soluziobideak: ur eta paperaren kontsumoa.
 
Guztion artean kanpainari eta horma irudi guztiei batasuna emango dien titulua hitzartu ezazue
 
5 EKINTZA: Ikastetxetik argazki-ibilbidea
Talde bakoitzak ikastetxetik zehar ibilbide bat egingo du identifikatzen beraiei dagokien horma irudiaren gaiarekin zerikusirik duten elementuak eta aldi berean argazkiak aterako dituzue gero horma irudietan erabiltzeko.
 
6 EKINTZA: Horma irudiak egiten
Talde bakoitzak kartulina baten, dagokion gaiaz eta hartutako argazki, irudi eta ideiekin klima aldaketaren arazoari buruz sentsibilizatzeko horma irudia egingo du. Gero horma irudi guztiei argazkiak atera.
 
7 EKINTZA: Baimena eta lankidetza eskatuz
Ekintza honek taldekatze berri bat eskatzen du . 4ko taldeak eratu eta lehen talde ezberdinetan aritu zaretenok elkartu. Taldeka eskaera gutuna edo lankidetza eskatzeko gutunak idatzi beharko dituzue: 1) Zuzendariari eskaera horma irudiak ipintzeko eta erakusketa antolatzeko, noski klima aldaketaren arazoa eta aurkako ekintzak jorratzeko beharrak azalduz; 2) Gurasoen elkartera gutuna erakusketaren berri emanez eta klima aldaketaren arazoa eta aurkako ekintzak jorratzeko eskatuz; 3) Udal ordezkariei gutuna klima aldaketaren arazoa eta aurkako ekintzak herrian jorratzeko eskatuz; 4) Gutuna edo faxa komunikabideei erakusketaren berri ematen eta klima aldaketaren arazoa eta aurkako ekintzak jorratzeko beharra azalduz eta beraien lankidetza eskatuz eta 6) Ikastetxeko irakasle ez diren pertsonari erakusketaren berri ematen eta lankidetza eskatuz.
 
Klima aldaketari buruzko informazio gehiago (gazteleraz) webgune honetan http://www.cambioclimaticoglobal.com/
 
Gutunak idazteko erak (gazteleraz) webgune honetan http://www.oficinaempleo.com/cand/carta9.htm
 
8 EKINTZA: Erakusketa eta kanpainaren aurkezpena
Lauko talde bakoitzak 30 minutu izango du erakusketa bisitariei erakus eta esplikatzeko. Bisitariak, ikastetxeko beste ikasle, irakasle, zuzendaritza taldekoak, guraso edo udal komunikabide edo administrazioko edonor izan daiteke. Txandak antolatu beharko dituzue guztiei atenditzeko.
 

 

 

 

 

www.berde-berdea.net

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-11293/es/contenidos/informacion/klima_aldaketa/es_9997/problematica.html

www.geocities.com/edu112ve/efectoi.html http://www.greenpeace.org/espana/r-evoluci-n-renovable/que-puedes-hacer-tu

 

http://www.cambioclimaticoglobal.com/ 

 

 

 

CNICE (Ministerio de educación y Ciencia) eta 2007/2008ko ikastrtean Eusko Jaularitzako Hezkuntza Saileko Garatu programaren “WebQuest, aplicaciones educativas” ikastaroan ondorioa da webques hau.

Garapenerako erabilitako webguneak ondorengoak dira

 

 

 

 

 

 

 

Zuen lanaren ebaluaziorako alor hauek hartuko dira kontuan eta alor bakoitzean beheko koadroan azaltzen diren irizpideak:

Talde lan

Informazio eta komunikazio teknologien erabilera

Galdetegi baten bidez gaiaren ezagutza

Horma irudien edukiak

Bestei komunikatzeko bitartekoak

3. atalaren ebaluaketarako bakarka erantzun beharko duzue beheko galdetegia

KLIMA ALDAKETARI BURUZKO BAKARKAKO GALDETEGIA
Nola definituko zenuke berotegi efektua? Erabil ezazu 2. ekintzako irudia esplkatzeko
 
Nola definituko zenuke klima aldaketa?
 
Berotegi efektua areagotzen duten 3 faktore aipa itzazu.
1
2
3
Lurrak jasatzen duen berotze globalaren 3 ondorio aipa itzazu.
1
2
3
Klima aldaketaren aurka hartu daitezkeen hiru neurri aipa itzazu.
1
2
3

Ikerketa askok adierazten duten moduan gero eta aztarna nabarmenak daude berotegi efektuko gasen gehiegizko isurketek sortarazi dezaketen ondorio larrietaz. Baina ere inoiz baina argiago dugu energiaren eraginkortasunak, erregai fosilen eta baliabide naturalen kontsumoaren gutxipenak eta biodibertsitatearen babesak lagun dezaketela klima aldaketaren arazoaren inpaktuak gutxitzen.

Hiritar guztien, ikasleak, irakasleak eta familiak barne, baina batez ere giza eragina eta gizartean erabakiak hartzen dituztenen ardura da klima aldaketaren aurrean erantunkizunaz jokatzea.

 

W3C CSS W3C WAI-A WCAG 1.0 
Erabilera arauak | Pribatutasun politika | kontaktua

© 2007. Elkarrekin. Eskubide guztiak erreserbatuta