Ipuinak eta kondairak

Ipuinak eta kondairak

 

Toki askotako ipuinak eta kondairak bildu nahi ditugu baina....non aurkituko ditugu?
Hori izango da zuen lana! Ipuin aurkitzaileak bihurtuko zarete!

 

 Ostadarra

 

Ipuinak eta kondairak bilatuko ditugu, idatzita, ahozkoak, entzundakoak,...
Gure erara jarri, txukundu eta bidali egingo ditugu. Guztion artean aukeraketa egin ondoren, politenak, bitxienak, gogokoenak gure webgune honetan kokatuko dira mundu osoak ikus dezan.

Ostadarra


  • Hasteko ikerketa bat egin behar dugu gure gelan bertan: ea nongo ipuinak topatzeko era erraza dugun (nongoak garen, nongoak diren gure gurasoak, gure lagunak,...). (Adibidez: nire amonak kontatzen didan bere herriko kondairaren bat, lagun batek kontatutako ipuin zaharra,...).
     
  • Taldeak egin ditzakegu gelan: tokien arabera, ahozko edota idatzitako ipuinak diren arabera, aurkitzeko iturrien arabera (Internet, liburutegia, ezagunei galdetutakoak,...)
     
  • Aurkitutako ipuin eta kondairak ahozkoak badira grabagailu bat erabiliko dugu jatorrizko kontatzailearen abotza gordetzen edo entzundakoa buruz edo idatziz gordetzen geroago gure erara jartzeko eta grabatzeko Windows grabagailuz. Idatzita badira, originala gordetzen, txukun jarriko dugu Word dokumentu batean edo ausartzen bagara Power Point aurkezpen bat eginez. (Irudiak, hondoak, doinuak eta musikatxoak "nola egin" "tresneria" atalean
     
  • Ahozko saio bat presta dezakegu gelan eta ipuin asko bildu badugu guztion artean aukeraketa bat egin (ez dago toperik bidaltzeko)
     
  • Ondoren, egindako dokumentuak (Word, power point, audio fitxeroa,....) postaz bidaliko dugu webgunean jartzeko.

 Ostadarra

 

INTERNET: Hemen dituzun eztekak sakatuz toki askotako ipuin ezberdinak topatuko dituzu irakurtzeko, entzuteko, gozatzeko, ideiak hartzeko,... Ez kopiatu! gustatzen bazaizu esteka bat jarri eta egokitu zure erara iturria aipatzen.

Garabato irakurtzeko, entzuteko eta gozatzeko ipuinak (gaztelaniaz)
El cuentacuentos Ipuinak, alegiak eta atsotitzak (gaztelaniaz).
Storyplace Ipuien elkareragileak, ez galdu! (gaztelaniaz eta ingeleraz)
Cuentos de Haruna Ohizko ipuin japoniarrak gaztelaniaz
Investigación sobre cuentos Ez gara lehenak ipuinaz ikertzen .(gazt)
Leyendas del mundo Hainbat kondair, gehienak hemengoak
Mitologia Mitologi pertsonaiak
Leyendas del mundo Munduko kondairaz beteriko oso gune ederra.
Mitos y leyendas ancestrales Hainbat tokiko kondairak (32)
Cuentos y leyendas del mundo Ipuin eta kondairak frantzesez eta gaztelaniaz
Las hadas Oso liluragarria ipun, mito, kondaira eta besteko gune hau
Hadaluna Ipuin asko: herrikoiak, afrikarrak, espaniarrak, errusiarrak, ....egile ospetsuenak
Contes d'arreu del món Mundu inguruko ipuinak. Toki ezberdinetako ipuinak (Katalanez)
Kokone kondaira mayak, ipuinak eta gehiago
El cuentacuentos Oizko ipuinak
Cuentos de Doña Preguntona "El retablo de las maravillas" atari argentinarraren ipuin atala.

LIBURUTEGIAN: Munduko ipuinak eta kondairak dituzten liburuak seguru aurkituko dituzu eskolako liburutegian, etxekoan, auzokoan.
Hemen, Interneten aurki ditzakezun liburuen erreferentziak:

Cuentos de hadas Munduko kontaketa zoragarriak
Cuentos "Subjet 1" lehiatilan: "cuentos" idatzi eta 494 ipuin erreferentziak lortuko dituzu
Mitologia Munduko mitologia liburuen erreferentziak

FAMILIA ETA LAGUNEN ARTEAN: galdetu zure familiari, auzokoei, lagunei ea dakiten bere herriko ipunen bat eta esaiezu kontatzeko.

Ostadarra

 

Egindako lanaren bilduma ondoko webgunean topa dezakezue:

www.b01abando.es/ostadarra/ipuinak.htm

Ostadarra

Gure ipuinak eta beste partaideek egindakoak baloratzeko honakoak izango ditugu kontuan:

Edukiak Interesgarria, ipuin baten atalak ondo bereiztuta,.....
Aurkezpena Garbia, txukuna, errez irakurtzen dena. Irudi politak (hobeko gelako norbaitek egin badu)
Ahozkoak Ondo ahozkatuta, ondo azalduta, errez ulertzekoa...
Datuak Egilearen izena edo izenak eta maila agertzen da. Iturriak aipatzen dira.

Ostadarra

 

Ikerketa, bilaketa, bilketa egin ondoren eta beste partaideen ipuinak irakurri, entzun eta ikusi ondoren, ipuin eta kondaira gehiago jakiteaz gain, zure herriko eta beste munduko hainbat tokitako kultura ezberdinak gehiago apreziatuko dituzu eta bakoitzak duen antza eta berezitasunetatik ikasi egingo duzu. Aditu bat izango zara!

Ostadarra

W3C CSS W3C WAI-A WCAG 1.0 
Erabilera arauak | Pribatutasun politika | kontaktua

© 2007. Elkarrekin. Eskubide guztiak erreserbatuta