Egin behar duzuen lanean zera agertu beharko da:
1.-Pertsonaiaren ezaugarrien lana worden edo beste formatu digital batean.
2.-Pertsonaiaren marrazki orijinal bat.
3.-Kondaira bat, testu eta marrazkiekin.
LANAREN ANTOLAKETA
1. Lauko taldeak antolatuko ditugu.
2. Talde bakoitzak pertsonaia bat aukeratuko du.
3. Ondo irakurri webquesta, prozesu osoa ondo ulertzeko.
4. Banan itzazue lanak, denok parte hartzeko eta denbora probetxatzeko.
5. Informazioa bildu: eskolan eta etxean ditugun liburuak eta interneten lor dezakeguna.
PERTSONAIAREN MARRAZKI ORIGINALA
Dagoeneko jaso duzue zuen pertsonaiari buruzko informazio nahikoa, ikusi dituzue marrazki nahikotxo...
Baina zelan ikusten duzue zuek?
Zelan imajinatzen duzue?
Zuen pertsonaiaren marrazki orijinala egin behar duzue, ez du kopiarik balio.
KONDAIRA
1.-Euskal pertsonaia mitologikoei buruzko kondaira, ipuin, elezaharrak bilatu eta talde bakoitzak bat aukeratuko du.
2.-Kondaira berridatzi eta 4-5 zatitan banatu.
2.-Zati bakoitzeko marrazki bat egin eta eskaneatu.
3.-Aurkezpen egokia egin, Word, Power Point edo nahi duzuen programa erabiliz.
HAS GAITEZEN: PERTSONAIAREN LANA1.-Zuen karpetan Word bat zabaldu lortzen duzuen informazioa gordetzeko.
2.-Petsonaiaren ezaugarriak bildu:
Izena
Beste izen batzuk
Deskribapena
Non bizi den
Bere inguruko sineskerak
Lortutako marrazkiren bat
Beste edozein informazio interesgarri
3.-Sor ezazue zuen dokumentua, ondo antolatu eta polito apaindu.
1.-Zuen karpetan Word bat zabaldu lortzen duzuen informazioa gordetzeko.
2.-Petsonaiaren ezaugarriak bildu:
Izena
Beste izen batzuk
Deskribapena
Non bizi den
Bere inguruko sineskerak
Lortutako marrazkiren bat
Beste edozein informazio interesgarri
3.-Sor ezazue zuen dokumentua, ondo antolatu eta polito apaindu.
Etxean eta eskolan aurki ditzakegun liburuak.
Hauek dira eskolan dauzkagun batzuk:
-"Tartalo eta Artzaina" Lumabelar Saila. Elkar
-"Lamia eta Artzaina" Lumabelar Saila. Elkar
-"Kixmi eta Azken Jentilak" Lumabelar Saila. Elkar
-"Orreagako Burruka" Lumabelar Saila. Elkar
-"Martin Txiki eta Jentilak II" Lumabelar Saila. Elkar
-"Mitologika.Sorginen Mundua" Aritza Bergara. Irudiak: Raquel Alzate Ediciones Astberri
-"Euskal Mitologia I" J. Resano, J.M. Barandiarán. Pamiela
-"Mitología del País Vasco" D. José Miguel de Barandiarán. Etor Ostoa
-"Tartalo" Mari Saila. Elkarlanean
-"Marizikin" Mari Saila. Elkarlanean
-"Martixio asmatzailea" Mari Saila. Elkarlanean
-"Patxi errementaria" Mari Saila. Elkarlanean
-"Urte Guztiko Bertso eta Ipuinak" Sendoa
Hementxe dituzu informazioa bilatzeko esteka batzuk.
http://www.urdaibai.org/eu/kondairak.asp Kondairak
Mitologiako pertsonaia batzuk ezagutzea da gure helburua. Horretarako talde bakoitzak lan idatzi bat sortuko du,bai paperean baita era digitalean.
Lan horren hiru atal izango ditu:
Pertsonaiaren lana.
Pertsonaiaren marrazkia.
Kondaira.
Ebaluaketa egiteko zera kontutan hartuko dugu:
Taldekide guztien parte hartzea.
Lanaren antolaketa egokia.
Lanaren atal guztien betetzea.
Aurkezpen egokia.
Orijinaltasuna.
Guztion artean Euskal mitologiako pertsonaia batzuren lanak prestatu ditugu, orain talde lanaren aurkezpena egitea falta zaigu.
Egin duguna besteek ezagutzea oso inportantea da.
Eta gogoratu beste pertsonaia asko falta zaigula: Basajaun, Akerbeltz, Inguma, Jentilak, Mikelats eta askoz gehiago.











