Aurkezpena
Nagusia

 

NARO, Berdinatsun Gunean

parte hartuz

NARO Gunea 2004 urtean sortu zen EMAKUNDEren eskutik EAEko hainbat erakunde, elkarte eta kolektibok emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten ari diren lana biltzeko, ikustarazteko eta sendotzeko asmoz. Euskal Hezkuntza Sistemak urtero parte hartu du NARO Gunean, irakaskuntza eremuan printzipio hauek garatzeko ekintza desberdinak bultzatuz.

Hain zuzen ere, Euskal Hezkuntza-Sistemak bizikidetzarako, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta hiritartasun demokratikorako, aktiborako zein errespontsablerako hezkuntza sustatzen du. Hezkuntza hau justizia,  errespetua, solidaritatea... bezalako balioetan oinarrituta dago. Ikasleengan gatazkak eta arazoak ebazteko konpetentziak garatzen duen hezkuntza da. Hezkuntza honek garatuko ditu ikasleengan erantzukizunez eremu pribatu zein publikoan beraien bizitzaren kudeaketa onartu, norberarekin zein besteekin harreman positiboak eratu, erabakiak hartu, zentzu kritikoarekin jokatu eta ingurua sormenez transformatzeko ekintzak hasteko behar dituzten konpetentziak. 

Testuinguru honetan, NARO 2007 deialdiaren barnean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beste jarduera batzuen artean, lehiaketa honen proposamena luzatu du.

Deialdi honek helburu hauek ditu:

  • Hezkuntza-komunitatean bizikidetza positiboa sustatzea jarduera hezkidetzaileak egiten ikasleen inplikazioa eta partaidetzaren bitartez.

  • Ikasleengan indarrean dauden edertasun-estereotipoen inguruko zein emakume eta gizonekiko aplikazio ezberdinarren inguruko hausnarketak berrikusketak eta analisi kritikoa  sustatzea, baita hauek bizikidetzan duten eraginari buruzkoa ere.

  • Ikasleei erreferente- eta pentsamendu-marko berriak eskaini pertsona bakoitzak berezkoa duen singulatasunetik abiatuz edertasun anitzak baloratu eta zaintzeko. Ondorioz, harreman intrapertsonalak zein interpertsonal osasungarriak sustatzea genero sozializazioak inposaturiko mugak gaindituz..

  • Aukeraturiko kartela publikatzea eta EAEko zentro guztietara bidali, 2008ko martxoak 8aren ospakizunean parte hrtzera animatuz.

 

Elaborazio prozesua gidatzeko asmoz webquest bat izango duzue, bertan ideiak, eskatzen diren gaiak nola landu,  kartela nola egin, lema nola sortu eta abar bideratuta aurkituko dituzularik.

 

LANDUKO DITUGUN GAIAK:

  •  PERTSONA DESBERDINAK, EDERTASUN ANITZAK

  •  HEZKIDETZA

  •  MARTXOAREN 8ko OSPAKIZUNA

 

DEPARTAMENTO lateral_color