Martxoak 8 Lehiaketa
Nagusia Aurkezpena Lehiaketaren Baseak Martxoak 8 WebQuest estekak eta baliabideak Aurkezturiko produkzioak

en español

 

MARTXOAK 8 EGUNERAKO KARTELEN/ESLOGANEN, LOGOEN eta BIDEO LABURREN II. LEHIAKETA

DEPARTAMENTO lateral_color

Elkarbizitzan, Bakean eta Giza Eskubideetan hezteko Programa.
Berdintasuna eta Generoa Lan ildoa

Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Ohi den bezala, 2008ko Martxoak 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ezagutzen al duzu egun honen esanahia? Zergatik ospatzen da? Sakatu hemen informazio gehiago jasotzeko.

 

 

Iazko ikasturtean, Emakundearen Berdintasunerako NARO Foroaren barruan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak  Elkarbizitza eta Bizitzarako Trebetasunen Programen bidez  Martxoak 8 Eguna ospatzeko kartel-, logo- eta bideo laburren I Lehiaketa martxan jarri zuen. Nahiz eta deialdia berandu iritsi, oso lan interesgarriak aurkeztu ziren eta kartel irabazlea  argitaratu eta egun hori ospatzeko ikastetxe guztietara bidali ere bai. Sari-banaketa oso une hunkigarria izan zen eta partaideek oso positibo baloratu zuten  bai Lehiaketa, bai zentroan eginiko lana. Hemen, lan sarituak baita aurkeztu ziren guztiak ere ikusi ahal dituzue.

 

 

Hori dela eta, 2007-2008 ikasturterako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak  Kartel-, Logo- eta Bideo Laburren II. Lehiaketa antolatu du. Aurten askoz ikastetxe gehiagok parte hartzea bertan espero da.

Egun hau ospatzeko urtero kartelak eta iragarkiak plazaratzen dira. Ikasturte honetan zuek ere imajinazioa eta sormena egun honen zerbitzura jarri dezakezue. Horrela, Martxoak 8 Eguna ospatzeko Lehiaketa honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaizue.

Oraingoan "PERTSONA DESBERDINAK, EDERTASUN ANITZAK" lemapean doa: zein da gure edertasun-eredua, artearen, modaren edo publizitatearen eredu estetikoen eragina,  geure auto-estimuan honek dituen ondorioak,  nola baldintzatzen duen bereziki emakumea...

 

Aurkezturiko lan guztiak web orri honetan publikatuko dira, eta haien artean botorik gehienak biltzen dituenak, modalitate bakoitzean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitaratuko ditu eta erabiliko ditu 2008ko martxoaren 8a Eguna iragartzeko.

Orrialde honetan Lehiaketaren Baseak aurkituko dituzue, baita kartela, logoa eta bideoa  sortzeko laguntza ere: Webquest bat. Hasteko erabaki zein ataletan parte harte nahi duzuen eta kitto!

Gogorik bai?

DEPARTAMENTO lateral_color