ARLOA
|
Hezkidetza Zehar
Lerro eran lan egiteko diseinatuta dago. Beraz, arlo desberdinetan landu
daiteke: Hizkuntza eta Literaturan, Gizarte Zientzietan, Natur
Zientzietan, Plastikan, Tutoritzan...
|
MAILA
|
DBH eta Batxillergoa
LH, 3. zikloan ere landu ahal da mailari
egokituz
|
HELBURUAK
|
 |
Emakumeek
bere garapenerako historian zehar izan dituzten oztopoak eta
zergatiak aztertu.
|
 |
Eremu
hauetan aritu diren emakumeak berreskuratu
|
 | Haien
aportazioak ezagutu eta baloratu
|
|
EDUKIAK

|
Lana
aurrera eramateko lau eremu aukeratu dugu:
 |
emakume
idazleak
|
 |
emakume
asmatzaileak
|
 | emakume
artistak
|
 | emakume
esplortzaileak
|
Lau
eremu hauen barruan ikasleek aztertu beharko dute emakume
hauen:
 | biografia
|
 | obra,
aportazioa
|
 | izan
dituzten zailtasunak eta beraien zergatiak
|
|
EBALUAZIOA
|
|
ORIENTABIDE METODOLOGIKOAK
|
 |
Taldekatze
mota eta lanaren antolamendua:
|
- Lana
bikoteka edo taldeka (3-4 lagun) egiteko planteatuta dago.
- Aukerarik
hoberena webquesta 4 arlo desberdinetan lantzea izango litzateke, arlo bakoitzean eremu
bat aztertuz.
Arlo
batean baino ez baldin bada egiten, irakasleak,
ikasleen kopurua eta duen denboraren arabera, erabaki beharko du eremu bat
soilik lantzen (beraren arlokoa) edo eremu guztiak aztertzen.
Azkenengoa aukeratu ezkero, irakasleak erabaki beharko du eremu
bakoitzean zein emakume ikertu, guztiei buruz lan egitea ezinezkoa baita.
 |
Aspekto
teknikoak:
|
-
Ikasleei esaten zaien moduan, hormahirudia osatzeko erabili ahal dira
programa informatikoak (word, power point, publisher, paint...) edo
eskuz egin. Proposamen honetan IKTen erabilpena bultzatu nahi dugu
ikasleen artean eta bereziki neskeen artean (oraindik mutilek baino
joera gutxiago daukate erabiltzeko), beraz hobe izango litzeteke prozesu
osoa IKTen bidez egingo balitz. Dena den, gure asmaoa ere izan da IKTen
erabilpena oztopoa ez izatea lan hau aurrera eramateko, beraz, zuok
irakasleok IKTak erabiltzeko dauzkazuen baliabide eta trebezien arabera
erabaki beharko duzue zelan egin eta, behar izan ezkero, gure laguntza eskatu.
-
Jardueretan agertzen diren tauletan ezin da idatzi hau web orria da eta.
Taulak erabiltzeko bi aukera daukagu: imprimatu eta eskuz idatzi, edo
word dokumentu batean kopiatzea. Azkenengoa egiteko hauxe da bidea:
 |
saguarekin
taula aukeratu
|
 |
goiko
"barra de herramientas" delakoan aukeratu
"edición" eta honen barruan "copiar".
|
 |
Word
dokumentu bat zabaldu eta eman "edición" eta barruan
"pegar". Orain taulan idatzi ahal duzue
|
 |
Errekurtsoak:
|
-
Jarduera bakoitzean helbide bat baino gehiago eskeintzen da. Barruan
aurkitzen diren artikulu eta testuak maila desberdinetakoak dira. Ez da
beharrezkoa guztiak erabiltzea. Zuok, irakasleok, zuen ikaleen mailaren
arabera aukera dezakuzue non sartu eta zein erabili.
-
Errekurtsoak euskaraz ere eskeintzen saiatu gara baina askotan ez da
erreza izan, beraz helbide gehienak gaztelaniaz daude. Helbideren bat
ingelesez ere sartu ditugu, irudiak edota eskemak erabilgarriak direlako.
|
DENBORALIZAZIOA
|
4-6
saio; lantzen diren eremu kopuruaren arabera.
|
|