IKASLE ETORKINAK GELAN

Inguruneko unitate didaktikoen egokitzapena

Hizkuntza ikasten hasi berri diren ikasleak izateak gure geletan hainbat aldaketa egitea eskatzen digu irakasleoi. Aldaketa horietako bat izan daiteke erabiltzen ditugun materialak, kasu honetan,  testu-liburuak,  egokitzea ikasle etorkinen parte hartzea bultzatzeko.

Bi ikasturte hauetan lan horri heldu diogu. Gure azken xedea izan da tutoreari eta HIPIari tresna bat, txantiloi bat,  eskaintzea unitate didaktikoen egokitzapenak egiteko. Horretarako argitaletxe batzuetako unitateak hartu ditugu eta hiru egokitzapen prestatu ditugu adibide gisa. Era berean, egokia iruditu zaigu prozesuan bizi izan ditugun gogoetak idaztea eta zuei eskaintzea.

1.-   Gure abiapuntua: hizkuntza eta edukiak lantzen gela barruan

Atal honetan lanaren justifikazioa topatuko duzu.

2.-  Inguruneko testu-liburuen egokitzapena prestatzen

Inguruneko liburuen azterketa egin dugu, horien ezaugarriak daude dokumentu honetan.

3.-  Egokitzapena egiteko urratsak

Nondik hasi eta non bukatu egokitzapena egiten.

  Egokitzapenak. 

Adibideak

ANAYA-HARITZA. 4 maila: Elikaduraren txostena

(2004-05 ikasturtean egindako egokitzapena duzu hau)

4.-  WEB-QUEST: 4 maila: Animaliak

(2004-05 ikasturtean egindako egokitzapena duzu hau)

ZUBIA SANTILLANA: Ura lurrean

(Ez da unitate osoaren egokitzapena, testuarena baizik)

EREIN 5. maila: Espazioa lantzen

(2005-06 ikasturtean egindako egokitzapena,3.puntuan esandako urratsei jarraituz)

5.- Ondorioak: Ingurune arloko  liburuak aukeratzeko irizpideak
6.-  Txantiloiak Egokitzapena egiteko txantiloia

Iraskasleen eskuhartzea zehazteko txantiloia

7.-  Eranskinak Nola egokitu testuak

Nola landu azalpenezko testua

Testuen ulermenarako estrategiak